Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Divi Builder

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUAK

948 635 036

Adinekoak

Tokiko baliabideak

Etxez-etxeko zerbitzua

Organu kudeatzailea

  • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

Xedea

  • Bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzea da, bere ingurunean ahal den ondoen txertatzeko, bere autonomia pertsonala handitzeko eta bere bizi-kalitatea hobetzen lortzen saiatzeko helburuarekin.

Ezaugarriak

Banakako hainbat zerbitzu eskaintzen dira:

    • Etxeko garbitasunean lagundu.
    • Arropen txukuntze, garbiketa, lixatze eta joste lanetan lagundu.
    • Otorduen prestaketan lagundu.
    • Garbiketa pertsonalean lagundu
    • Janzten eta arropak erantzten lagundu.
    • Etxe barruan edo kanpoaldean ibiltzen lagundu.
    • Etxeko ekonomian abilezia hartzen lagundu.
    • Elikadura ohitura osasuntsuak hartzen orientatu.
    • Mediku tratamenduetan lagundu eta orientatu.
    • Familiarteko erlazioak sendotzen lagundu.
    • Moldatze lan txikiak; margoketa, bonbila aldaketa, kortinen
    • Medikura eta bertze gestioak egitera lagundu.
    • Isolamendua sahiesteko egunezko laguntza.
    • Erosketa lanetan lagundu
    • Bakarrik elikatu ezin direnei jaten lagundu.
    • Aisialdiko ekitaldietan lagundu.

    Onuradunak

    • Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta, bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten Bortzirietako herritarrak.

    Kostua

      Sarbidea

      • Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.

      Legedia

      Material ortoprotesikoaren mailegua

      Organu kudeatzailea

      • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

      Xedea

      • Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duenarentzat material hau eskuragarri izatea.

      Ezaugarriak

      • Erabiltzaileak behar duen denboran edukiko du materiala, hartu duen egoera berean itzuliko duen konpromezuarekin.

        Onuradunak

        • Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duten Bortzirietako herritarrak.

        Kostua

        • Mailegu zerbitzua doakoa da. Gure biltegitik erabiltzailearen etxerako garraioa beharrezkoa izanez gero garraio zerbitzu hau kobratuko da soilik. 15€ bidai bakoitzeko.

        Sarbidea

        • Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.

        Jubiloteka

        Organu kudeatzailea

        • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

        Xedea

        • Autonomia mantentzeko eta gaixotasun eta mendekotasun egoeren aintzinean prebentzioa lantzeko zerbitzua.

        Ezaugarriak

        • Ondoko ekintza hauek burutzen dira: Memoria tailerra, eskulanak, ariketa fisikoak, mahai jokoak…
          Jarraian ageri den moduan eskaintzen da zerbitzua:

        Ordutegia

        Zerbitzua bortz herrietan emanen da.

        • Jubilotekak urtarriletik abendura bitartean funtzionatuko du. Abuztuan ez da zerbitzu hori izanen, ezta Nafarroako Foru Komunitatean edota Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean ezarritako jai egunetan ere.

        Jubilotekaren ordutegia honakoa izanen da:

          • Bera: astelehen, asteazken eta ortziraletan: 10:00etatik 13:00etara
          • Lesaka: astearte eta ortzegunetan, 10:00etatik 13:00etara.
          • Arantza: astelehenetan, 16:00tik 18:00tara.
          • Etxalar: asteartetan, 16:00tik 18:00tara.
          • Igantzi: asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.

        Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak taldeen osaketa nahiz ordutegiak aldatu ahalko ditu, izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera edota horiek egindako eskaeren arabera.

         

        Onuradunak

        • Bortzirietako herritarrak.

        Kostua

        • Berako jubiloteka, 36 € hilabeteko.
        • Lesakako jubiloteka, 24 € hilabeteko.
        • Arantza, Etxalar eta Igantziko jubiloteka, 8 € hilabeteko.

        Sarbidea

        • Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.

         Legedia

        • Erabiltzaileei zerbitzua hasterakoan funtzionamendurako araudiaren berri emanen zaio.

        Funtzionamendu araudia

        Komunitatearen esparruko esku-hartzea

        Organu kudeatzailea

        • Elkarrizan boluntario taldea, gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin elkarlanean.

        Xedea

        • Bortzirietako herritarren ongizatea sendotzea.

        Ezaugarriak

        • Elkarrizan boluntario taldeak hainbat esparrutan esku-hartzen du:
          *Helduen alfabetizatzea eta egoera ahulean dauden familietan eskola laguntza eskeiniz
          *Etxe, ospitale edo adineko egoitzan akonpainamendua.
          *Aisialdi jardueretan parte hartzea.

          Onuradunak

          • Bortzirietako herritarrak.

          Sarbidea

          • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera.