Ezgaitasuna
Tokiko baliabideak
Aparkatze txartela
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak ematea.
Ezaugarriak
- Aparkatzeko txartela titularraren alde eta soilik berak erabiltzeko emanen da, txartelaren titularrak joan-etorrietarako ibilgailuetan erabil dezan. Pertsonala eta besterenezina da, eta soilik erabiliko da baldin eta titularrak ibilgailua gidatzen badu, edo titularra ibilgailuan badaramate.
Onuradunak
- Ondorengo egoeran batean dagoen pertsona fisiko desgaituak:
- Mugikortasun murriztua dutenak. Ezintasun mailaren ziurtagirian jasotako baremoaren arabera, nahitaezkoa da A, B nahiz C ataletan deskribatutako egoeraren baten barnean egotea, edo gutxienez 7 puntuko puntuazioa lortzea gainerako ataletan (D, E, F, G eta H) lortutako puntuen baturan.
- Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendua, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak.
Bi egoera horiek desgaitasun-maila kalifikatzeko eta aitortzeko talde multiprofesionalaren irizpena jaso behar dute.
- Desgaitasuna duten pertsona-taldeak garraiatzera soilik bideratutako ibilgailuak dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari arreta egiteko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenean.
Kostua
- Doakoa da.
Sarbidea
- Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.
 Legedia
- Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. Artikuluan ezarritakoari jarraituz, urriaren 29ko 11/2014 Foru Legeak aldatu zuena
- Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea
- Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak banatzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretua
- Desgaitasun-maila aitortzeko, onartzeko eta kalifikatzeko prozedurarako abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua.
Autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
Etxez-etxeko zerbitzua
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten pertsonei arreta eskaintzea da, bere ingurunean ahal den ondoen txertatzeko, bere autonomia pertsonala handitzeko eta bere bizi-kalitatea hobetzen lortzen saiatzeko helburuarekin.
Ezaugarriak
Banakako hainbat zerbitzu eskaintzen dira:
-
- Etxeko garbitasunean lagundu.
- Arropen txukuntze, garbiketa, lixatze eta joste lanetan lagundu.
- Otorduen prestaketan lagundu.
- Garbiketa pertsonalean lagundu
- Janzten eta arropak erantzten lagundu.
- Etxe barruan edo kanpoaldean ibiltzen lagundu.
- Etxeko ekonomian abilezia hartzen lagundu.
- Elikadura ohitura osasuntsuak hartzen orientatu.
- Mediku tratamenduetan lagundu eta orientatu.
- Familiarteko erlazioak sendotzen lagundu.
- Moldatze lan txikiak; margoketa, bonbila aldaketa, kortinen
- Medikura eta bertze gestioak egitera lagundu.
- Isolamendua sahiesteko egunezko laguntza.
- Erosketa lanetan lagundu
- Bakarrik elikatu ezin direnei jaten lagundu.
- Aisialdiko ekitaldietan lagundu.
Onuradunak
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta, bere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko zailtasunak dituzten Bortzirietako herritarrak.
Kostua
Sarbidea
- Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.
Legedia
Material ortoprotesikoaren mailegua
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duenarentzat material hau eskuragarri izatea.
Ezaugarriak
- Erabiltzaileak behar duen denboran edukiko du materiala, hartu duen egoera berean itzuliko duen konpromezuarekin.
Onuradunak
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duten Bortzirietako herritarrak.
Kostua
- Mailegu zerbitzua doakoa da. Gure biltegitik erabiltzailearen etxerako garraioa beharrezkoa izanez gero garraio zerbitzu hau kobratuko da soilik. 15€ bidai bakoitzeko.
Sarbidea
- Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.
Jubiloteka
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Autonomia mantentzeko eta gaixotasun eta mendekotasun egoeren aintzinean prebentzioa lantzeko zerbitzua.
Ezaugarriak
- Ondoko ekintza hauek burutzen dira: Memoria tailerra, eskulanak, ariketa fisikoak, mahai jokoak…
Jarraian ageri den moduan eskaintzen da zerbitzua:
Ordutegia
Zerbitzua bortz herrietan emanen da.
- Jubilotekak urtarriletik abendura bitartean funtzionatuko du. Abuztuan ez da zerbitzu hori izanen, ezta Nafarroako Foru Komunitatean edota Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean ezarritako jai egunetan ere.
Jubilotekaren ordutegia honakoa izanen da:
-
- Bera: astelehen, asteazken eta ortziraletan: 10:00etatik 13:00etara
- Lesaka: astearte eta ortzegunetan, 10:00etatik 13:00etara.
- Arantza: astelehenetan, 16:00tik 18:00tara.
- Etxalar: asteartetan, 16:00tik 18:00tara.
- Igantzi: asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak taldeen osaketa nahiz ordutegiak aldatu ahalko ditu, izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera edota horiek egindako eskaeren arabera.
Â
Onuradunak
- Bortzirietako herritarrak.
Kostua
- Berako jubiloteka, 36 € hilabeteko.
- Lesakako jubiloteka, 24 € hilabeteko.
- Arantza, Etxalar eta Igantziko jubiloteka, 8 € hilabeteko.
Sarbidea
- Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.
 Legedia
- Erabiltzaileei zerbitzua hasterakoan funtzionamendurako araudiaren berri emanen zaio.
Funtzionamendu araudia
Komunitatearen esparruko esku-hartzea
Organu kudeatzailea
- Elkarrizan boluntario taldea, gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin elkarlanean.
Xedea
- Bortzirietako herritarren ongizatea sendotzea.
Ezaugarriak
- Elkarrizan boluntario taldeak hainbat esparrutan esku-hartzen du:
*Helduen alfabetizatzea eta egoera ahulean dauden familietan eskola laguntza eskeiniz
*Etxe, ospitale edo adineko egoitzan akonpainamendua.
*Aisialdi jardueretan parte hartzea.
Onuradunak
- Bortzirietako herritarrak.
Sarbidea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera.


